173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

UE-4A “Carbonilla” unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko uztailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea UE-4A “Carbonilla” unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Promociones Zanabe SLk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2020ko uztailaren 28an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2008333