173. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostuen adjudikazioa eta izendapen proposamena.

Bukatu da Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko administrari izateko bi lanpostu huts betetzeko lekualdatze-lehiaketa. Deialdia Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2020ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2020ko otsailaren 27ko 27. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta data bereko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Ikusita lehiaketa gainditu duten izangaiek erdietsitako puntuazioak, 2020ko uztailaren 27an kalifikazio epaimahaiak igorritako zerrendaren arabera ordenatuta, eta deialdiko 8. oinarriaren 3. atalean ezarritakoarekin bat, lehendakari honek, bere ahalmen eta eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–M.ª Dolores García Fuentes eta Mercedes Hernández Asirón andreei esleitzea deitutako lanpostu hutsak eta Nafarroako Kontuen Ganberarako funtzionario izendatzea, deitutako lekualdatze-lehiaketan puntu gehien lortu duten hautagaiak izan baitira.

Bigarrena.–Ezartzea interesdunek, deialdiko 9. oinarriaren 1. atalean xedatutakoarekin bat, 10 egun naturaleko epea izanen dutela, izendapen-ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina, karguaren jabetza hartzeko. Jabetza adierazitako epean hartzen ez badute, lehiaketako jardunetik sortutako eskubideei uko egiten dietela ulertuko da.

Hirugarrena.–Agintzea izendapen-ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta interesdunei jakinaraz dakiela.

Iruñean, 2020ko uztailaren 28an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F2008281