172. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2020an dirulaguntzak emateko Udalaren helburuen barrenean gizarte ongizateko alorrean proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboei. Laburpena DDBN (Identifikazioa): 514111

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/514111).

–Oinarri hauen xedea.

Diruz laguntzea 2020an gizarte ongizateko alorrean proiektuak garatzen dituzten entitateei, populazio zaurgarriarentzako ekintzak egiten dituztenei eta COVID-19ak sortutako krisia borrokatzeko proiektuei.

–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan aipatutako laguntzak jaso ditzakete honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboek soilik: irabazi-asmorik ez izatea.

  • Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, betiere Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.
  • Entitatearen zerbitzuko pertsonek sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan (IX. eranskina).
  • Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.
  • Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

–Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 30 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2007247