172. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Copisa-Sando ABEEari aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen dizkiona, proiektu honetarako: 13,2 kV-eko eta zirkuitu bakuneko linea elektrikoa, P09126 transformazio zentroa elikatzen duena, aldatzeko proiektua, A-68 autobiako “Gallur-Mallén” tartea eraikitzeko, Cortesko udal-mugartean (Nafarroa) eta Mallengo udal-mugartean (Zaragoza)

Copisa-Sando ABEEaren ordezkariek, 2019ko abuztuaren 16an aurkeztutako idatzi baten bidez, administrazio baimena eskatu zuten proiektu honetarako: “P09126 transformazio zentroa elikatzen duen 13,2 kV-eko goi tentsioko linearen saihesbiderako proiektua, A-68 autobiako “Gallur-Mallén” tartea eraikitzeko, Cortesko udal-mugartean (Nafarroa) eta Mallengo udal-mugartean (Zaragoza). END-15 Zerbitzua, A-68 autobia, 14+000 k.p.”; 2019ko irailaren 12an zuzendu zen.

2019ko abuztuaren 5ean erantzukizunpeko adierazpena aurkezten da Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

Gobernuaren Zaragozako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan ireki zen espedientea.

Espedientea ireki eta tramitatu zen Energia elektrikoa garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak, haren hornidura eta haren instalazioetarako baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitakoarekin bat.

EDistribución Redes Digitales SLUk txosten bat eman zuen, tramitazioaren xede den linea bere banaketa sarearekin konektatzeko bete beharreko baldintza tekniko batzuk jasotzen zituena. Copisa-Sando ABEEaren ordezkariek erantzun zuten eskatutako baldintzak onartzen zituztela esanez. Hala jakinarazi zitzaion EDistribución Redes Digitales SLUri, baina honek ez zuen erantzun.

Copisa-Sando ABEEaren eskaera jendaurrean jarri zen (2020ko 73. Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa; 2020ko 16. Zaragozako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa; 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa), abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat, eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektu hau A-68 autobia berria eraikitzeko proiektuari eman zitzaion ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren menpe dago; izan ere, Klima Aldaketarako Estatu-idazkariaren 2009ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez ingurumen-inpaktuaren adierazpena eman zitzaion N-232 errepideko Figuerolas-Mallén tartea (Zaragoza) autobia bihurtzeko proiektuari, eta 2009ko 18. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

2018ko maiatzaren 18an, garai hartako Sustapen Ministerioko Errepideetako Zuzendaritza Nagusiaren Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiak aurkeztutako idatzi batean ondorio hau jasotzen da: “aipatutako lineak (horien artean dago ebazpen honen xede dena) berriz jartzeko behar diren lanak udalaren prebentziozko kontrol egintzetatik salbuetsirik daude, eta, beraz, obra, jarduera eta antzekoen gaineko lizentziengatik tasak ordaintzetik ere bai”.

2020ko ekainaren 24an, Gobernuaren Zaragozako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak eta, 2020ko ekainaren 25ean, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak proiektuko aldaketarako aldez aurreko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren aldeko txostena eman zuten.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 128. eta 131. artikuluekin bat, Energia Politika eta Meatzeetarako Zuzendaritza Nagusi hau eskuduna da ebazteko ebazpen honen xede diren jarduketen aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emateko prozedura.

Baimen hori ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere. Halaber, obra egiteko beharrezkoak diren gainerako baimen guztiak eskuratu beharko dira.

Horregatik guztiagatik, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan legez ezarritako eskumenak baliatuz, Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

Lehena.–Copisa-Sando ABEEari aldez aurreko administrazio baimena ematea proiektu honetarako: 13,2 kV-eko eta zirkuitu bakuneko linea elektrikoa, P09126 transformazio zentroa elikatzen duena, aldatzeko proiektua, A-68 autobiako “Gallur-Mallén” tartea eraikitzeko, Cortesko udal-mugartean (Nafarroa) eta Mallengo udal-mugartean (Zaragoza); hona haren ezaugarri nagusiak:

• Tentsio nominala: 13,2 kV.

• Frekuentzia 50 Hz.

• Zirkuitu kopurua: 1.

• Eroale kopurua fase bakoitzeko: 1.

• Aireko tartearen hasiera: 4. euskarria, S_SOLUTEX 13,2 kV-eko linean (EDistribución Redes Digitales SLU).

• Aireko tartearen bukaera: P09126 transformazio zentroa.

• Aireko tartearen luzera: 118 m.

Bigarrena.–Copisa-Sando ABEEari eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu honetarako: 13,2 kV-eko eta zirkuitu bakuneko linea elektrikoa, P09126 transformazio zentroa elikatzen duena, aldatzeko proiektua, A-68 autobiako “Gallur-Mallén” tartea eraikitzeko, ebazpen honen eranskinean jasotzen diren baldintza bereziekin.

Proiektuaren helburua da ebazpen honen xede den goi tentsioko 13,2 kV-eko aireko linea A-68 autobia berriaren trazadurara egokitzea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 62.2.i) artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da Energiaren estatu-idazkariaren aurrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Madrilen, 2020ko uztailaren 8an.–Energia Politikako eta Meatzeetako zuzendari nagusia, Manuel García Hernández.

ERANSKINA

Eraikitzeko proiekturako onespena ematen da, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat eta baldintza berezi hauekin:

Lehena.–Lanak egin beharko dira aurkeztu den proiektuarekin eta aplikatzekoak zaizkion erregelamenduzko xedapenekin bat, eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda, beharrezkoak badira.

Bigarrena.–Ustiapen baimena emateko epea hemezortzi hilabetekoa izanen da, ebazpen hau eskatzaileari jakinarazten zaionetik hasita.

Hirugarrena.–Instalazio horren titularrak lanen amaieraren berri eman beharko dio probintziako organo eskudunari, ustiapen baimena behin betikoz onartu eta zabaltzeko.

Laugarrena.–Eraikitzeko baimen administratiboak ez du inola ere salbuesten instalazioaren titularra instalazioek behar dituzten gainerako baimen osagarriak lortzetik; besteak beste, lortu beharko ditu industria segurtasunaren arloko legeriak, sistema laguntzaileei dagokienez, horiek instalatu edo abian jarri aurretik, eskatzen dituen baimenak, autonomia erkidegoen eskumenekoak, edo bestela, kontrolerako beste formalitate guztiak bete beharko ditu.

Bosgarrena.–Administrazioak ondoriorik gabe utziko du ebazpen hau baldin eta ikusten bada, denboraren joanean, ebazpenean ezartzen diren eskubideen titularrak ez dituela betetzen bertan ezarritako baldintzak. Kasu horietan, Administrazioak, behar den espedientea bideratu ondoren, kasuko baimena baliogabetzea erabakiko du, horrek dakartzan ondorio administratibo eta zibil guztiekin, indarra duten lege xedapenekin bat.

Seigarrena.–Instalazioaren titularrak kontuan hartuko du, exekuziorako, erakundeek ezarri dituzten baldintzak, zeinak jakinarazi zaizkion eta berak berariaz onartu dituen.

Iragarkiaren kodea: E2007828