172. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

EPATZE DEIA, 69/2020 prozedura laburtuan, zeina abiarazi baita gora jotzeko errekurtso bat administrazio isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Ezetsitako errekurtsoa jarri zen Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko uztailaren 24ko ofizio bidez, agindu zen administrazio espedientea igortzeko Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira, eta 69/2020 prozedura laburtuan interesdun direnak epatzeko deia egiteko ere agindu zen. Prozedura hori María Gloria Mateo Ramos andreak abiarazi du, gora jotzeko errekurtso bat (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 24ko 2745/2019 Ebazpenaren aurka jarritakoa) administrazio isiltasunaren bidez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen maisu-maistren kidegoan –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurako lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa, baita maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ere (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenak onetsi zuena).

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, Pedagogia Terapeutikoa (gaztelania) espezialitatean interesdun diren guztiei dei egiten zaie iragarki honen bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko uztailaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2008201