170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1677/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 1344/2020 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko telekomunikazioetako ingeniarien lanpostu hutsak. Deialdi hori 2020ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea lehiaketako lanpostuak bete gabe gelditu direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea telekomunikazioetako ingeniari izateko bost lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ez delako izangairik aurkeztu. Lanpostu hutsak I. eranskinean ematen dira argitara.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiei, izendatutako epaimahaikideei eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

I. ERANSKINA

Telekomunikazioetako ingeniariaren lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

9801

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

ENPRESA POLITIKAREN, NAZIOARTEKO PROIEKZIOAREN ETA LANAREN DEPARTAMENTUA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

10677

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

INDUSTRIAREN, ENERGIAREN ETA S3 PROIEKTU ESTRATEGIKOEN DEPARTAMENTUA

IRUÑA

MISTOA

FUNTZIONARIOA

9838

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO DEPARTAMENTUA

SARRIGUREN

MISTOA

FUNTZIONARIOA

3753

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO DEPARTAMENTUA

SARRIGUREN

MISTOA

FUNTZIONARIOA

5840

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

TELEKOMUNIKAZIOETAKO ETA DIGITALIZAZIOKO DEPARTAMENTUA

SARRIGUREN

MISTOA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2007606