170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2020ko ekainaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzeko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artzibarren, 2020ko ekainaren 30ean.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2008222