170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko maiatzaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 865.462,34 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 100 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 894.062,34 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 788.114,74 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 87.639,73 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 350 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 17.837,87 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 120 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 894.062,34 euro.

Buñuelen, 2020ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2007826