170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurzoruko jarduketei lotutako hirigintzako betebeharren monetizazioaren prozedura eta kalkulua arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hiri-lurzoruko jarduketei lotutako hirigintzako betebeharren monetizazioaren prozedura eta kalkulua arautzen dituen udal ordenantza hasiera batez onestea eta ostean izapidetzea erabaki zuen.

Aldaketaren espedientea jendaurrean paratu zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 47. Zenbakian, 2020ko martxoaren 9koan, iragarkia argitaratuta, baita Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epean ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta 6/1990 Foru Legearen (uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) 325.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hasierako onespena emateko erabakia behin betikoa bilakatu da.

Argitara ematen da, aipatutako ordenantzaren testu osoarekin batera, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

HIRI-LURZORUKO JARDUKETEI LOTUTAKO HIRIGINTZAKO BETEBEHARREN MONETIZAZIOAREN PROZEDURA ETA KALKULUA ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA

ZIOEN AZALPENA

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko abuztuaren 31n egindako osoko bilkuran, Zizur Nagusiko Udal Planaren aldaketa xehakatua behin betiko onetsi zuen, Udalak berak sustatua. Aipatutako aldaketan, beste xedapen batzuen artean, lurzoru lagapenen monetizazioa kalkulatzeko metodo bat gehitu zen, ezintasun fisikoagatik lurzoruaren entrega batean gauzatu ezin ziren zuzkidura-jarduketei zegozkien zuzkiduretarako.

Aldaketa haren xedea zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 96.2.b) artikuluan xedatutakoa garatzea, kudeaketari lotutako ondorioetarako.

Erabilitako sistema guztiz justifikatuta zegoen eta bere funtzioa bete du araua indarrean egon den bitartean. Hala ere, sistemaren aplikazioak interpretazio arazoak ekarri ditu eta horregatik, kalkulua egiteko metodo berri bat bultzatu nahi da orain. Zizur Nagusiko Udalaren zerga-baloraziorako txostenean lurzoru aske finkatuari aplikatzen zaizkion balioak (txostenean ageri den 6.6.2 taula) erabiltzen ditu metodo berriak, argiago eta errazago aplikatzeko.

Gainera, sistema hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoru orotan esku hartu nahi den guztietan aplikatu behar dela ulertu da, lurzoruaren kategoria edozein izanik ere. Izan ere, hiri-berroneratzeko edo hiri-berrikuntzarako jarduketetan ere, esku hartutako hiri-ehunaren ezaugarriak direla-eta, lurzorua zuzkiduretarako eta/edo zerbitzuetarako entregatzeko ezintasun fisikoa suerta daiteke.

Orain arte bezala, lortutako diru-sarrerak udalaren lurzoru-ondarera pasatuko dira, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 230.2 artikuluan ezarritako xedeetara egiazki zuzentzeari atxikirik. Hona hemen xede horiek: udalaren lurzoru-ondarea zaindu eta hedatzea; urbanizazio obrak egitea; sistema orokorrak eskuratu eta gauzatzea; ekipamendu kolektiboak edo udal erabilera publikoko beste instalazio batzuk eraikitzea; ekimen publikoko eragiketak, hala eraikinak birgaitzekoak nola hiri-berroneratze eta -berrikuntzakoak, bai eta ekimen pribatuari xede berarekin laguntzak ematea ere; ordezko bizitokia emateko eta etxera itzultzeko gastuak; eta eraikinak erostea eta/edo birgaitzea babestutako etxebizitzak edo ekipamendu publikoak egiteko.

LEHENENGO KAPITULUA

Xedea eta prozedura

1. artikulua. Xedea.

a) Ordenantza honen xedea da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55. artikuluan ezarri diren eta zuzkidura-jarduketei zein hiri-berroneratzeko edo hiri-berrikuntzarako jarduketei lotuta dauden hirigintzako betebeharren monetizazio prozedura arautzea.

b) Jarduketaren esparruan zuzkidura- eta zerbitzu-espazioetarako lurzorua lagatzea fisikoki ezinezkoa denean eta ondorioz, Zizur Nagusiko Udalari lurzorua laga ordez, azken horrek eskudirutan duen balioa ordaindu behar denean baino ez da aplikatuko ordenantza hau.

c) Lortutako diru-sarrerak udalaren lurzoru-ondarera pasatuko dira, Lurzoruaren Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 230.2 artikuluan ezarritako xedeetara egiazki zuzentzeari atxikirik. Hona hemen xede horiek: udalaren lurzoru-ondarea zaindu eta hedatzea; urbanizazio obrak egitea; sistema orokorrak eskuratu eta gauzatzea; ekipamendu kolektiboak edo udal erabilera publikoko beste instalazio batzuk eraikitzea; ekimen publikoko eragiketak, hala eraikinak birgaitzekoak nola hiri-berroneratze eta -berrikuntzakoak, bai eta ekimen pribatuari xede berarekin laguntzak ematea ere; ordezko bizitokia emateko eta etxera itzultzeko gastuak; eta eraikinak erostea eta/edo birgaitzea babestutako etxebizitzak edo ekipamendu publikoak egiteko.

2. artikulua. Monetizazio prozedura.

a) Ordenantza honetan ezarritako prozedura errespetatuz eginen da zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharren monetizazioa.

b) Hiri-berroneratzeko edo hiri-berrikuntzako jarduketetan, Zizur Nagusiko Udalari zuzkidura publikoetarako lurzorua emateko beharra Hirigintzako Hitzarmen bidez zehaztuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55. artikuluan ezarritakoa betez. Ordenantza honetan ezarritako prozedura jarraituz eginen da jarduketaren esparruan gauzatu ezin diren lagapenen monetizazioa.

c) Ezin izanen da inola ere hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onetsi, ordenantza honetan adierazitako lagapenaren hirigintzako betebeharren monetizazioa eskudirutan ordaindu ez bada.

d) Hiri-jarduketarako plan berezia behin betiko onesteari uko eginez gero, Zizur Nagusiko Udalak sustatzaileari itzuli beharko dio ordaindutakoa, 15 egun baliodunetan, hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespena ukatzen dela jakinarazten denetik.

e) Zuzkidura-jarduketetan zein hiri-berroneratzeko edo hiri-berritzeko jarduketetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55. artikuluan ezarritako estandarrak aplikatuko dira, jarduketa gauzatuko den tokitik hurbil dauden lurzoru esparruetan zuzkiduretarako eta/edo zerbitzuetarako lurzoru nahikoa egon zein ez.

BIGARREN KAPITULUA

Bizitegi-erabilera

1. ATALA

Sistema orokorretarako lurzoru lagapenaren monetizazioa

3. artikulua. Aplikazio-eremua.

a) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55.3.a) artikuluan ezarritako betebeharren monetizazioa kalkulatzeko aplikatuko dira atal honetan bildutako ebazpenak (15 m²-ko lurzoruaren lagapena, bizitegi-erabilerarako eraikitako 100 m²-ko).

b) Era berean, kapitulu honetan bildutako ebazpenak aplikatuko dira zuzkidura-jarduketei eta hiri-berroneratzeko edo hiri-berritzeko jarduketei lotutako betebeharren monetizazioa kalkulatzeko, jarduketa horiek Hirigintzako Hitzarmen baten bidez gauzatzen direnean, zeinaren arabera norbanakoek eta Zizur Nagusiko Udalak elkarrekin adostu baitute lurzoruaren lagapena.

c) Ondoko kasu hauetan kuantifikatuko da:

–Bizitegi-erabilerako eraikigarritasuna handitzea.

–Edozein erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzea.

4. artikulua. Monetizazioaren kalkulua.

Honako prozedura honen bidez kuantifikatuko da kalkulua:

1.–Bizitegi-azalera berriari lotutako sistema orokorreko lurzoruaren erreserba kalkulatuko da. Azalera = (15/100) bider bizitegi-erabilerarako eraikitako azaleraren metro karratu kopuruan izandako gehikuntza.

2.–Horrela lortutako azalera biderkatuko da Zizur Nagusiko Udalaren balorazio txosteneko eranskinean ageri den 6.6.2 apartatuko “Lurzoru aske finkatuaren balioa” taulako balioarekin.

2. ATALA

Tokiko zuzkiduretarako lurzoru lagapenaren monetizazioa

5. artikulua. Aplikazio-eremua.

a) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55.3.b) artikuluan ezarritako betebeharren monetizazioa kalkulatzeko aplikatuko dira atal honetan bildutako ebazpenak (50 m²-ko lurzoruaren lagapena, bizitegi-erabilerarako eraikitako 115 m²-ko).

b) Era berean, kapitulu honetan bildutako ebazpenak aplikatuko dira zuzkidura-jarduketei eta hiri-berroneratzeko edo hiri-berritzeko jarduketei lotutako betebeharren monetizazioa kalkulatzeko, jarduketa horiek Hirigintzako Hitzarmen baten bidez gauzatzen direnean, zeinaren arabera norbanakoek eta Zizur Nagusiko Udalak elkarrekin adostu baitute lurzoruaren lagapena.

c) Ondoko kasu hauetan kuantifikatuko da:

–Bizitegi-erabilerako eraikigarritasuna handitzea.

–Edozein erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzea.

6. artikulua. Monetizazioaren kalkulua.

Honako prozedura honen bidez kuantifikatuko da kalkulua:

1. Bizitegi-azalera berriari lotutako toki zuzkidurako erreserba kalkulatuko da: Azalera = (50/115) bider bizitegi-erabilerarako eraikitako azaleraren metro karratu kopuruan izandako gehikuntza.

2. Horrela lortutako azalera biderkatuko da Zizur Nagusiko Udalaren balorazio txosteneko eranskinean ageri den 6.6.2 apartatuko “Lurzoru aske finkatuaren balioa” taulako balioarekin.

3. ATALA

Aparkaleku publikoko tokietarako lurzoru lagapenaren monetizazioa

7. artikulua. Aplikazio-eremua.

a) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55.4) artikuluan ezarritako betebeharren monetizazioa kalkulatzeko aplikatuko dira atal honetan bildutako ebazpenak (etxebizitza bakoitzeko 0,5 toki aparkaleku publikoan eta 0,5 toki merkataritzako zein hirugarren sektoreko erabileretarako 100 metro karratuko tarte bakoitzeko).

b) Era berean, kapitulu honetan bildutako ebazpenak aplikatuko dira zuzkidura-jarduketei eta hiri-berroneratzeko edo hiri-berritzeko jarduketei lotutako betebeharren monetizazioa kalkulatzeko, jarduketa horiek Hirigintzako Hitzarmen baten bidez gauzatzen direnean, zeinaren arabera norbanakoek eta Zizur Nagusiko Udalak elkarrekin adostu baitute lurzoruaren lagapena.

c) Ondoko kasu hauetan kuantifikatuko da:

–Bizitegi-erabilerako dentsitatea handitzea.

–Hirugarren sektoreko erabileretarako azalera eraikia handitzea.

–Edozein erabileratik bizitegi-erabilerara aldatzea.

6. artikulua. Monetizazioaren kalkulua.

Honako prozedura honen bidez kuantifikatuko da kalkulua:

1. Etxebizitza kopuru berriaren arabera kalkulatuko da aparkaleku publikoko tokietarako erreserba. Azalera = (0,5 x 12,5) bider etxebizitza kopuruaren gehikuntza.

2. Hirugarren sektoreko erabileretarako azalera eraikiaren gehikuntzaren arabera kalkulatuko da aparkaleku publikoko tokietarako erreserba. Azalera = (0,5 x 12,5) bider hirugarren sektoreko erabileretarako azalera eraikiaren metro karratu kopuruan izandako gehikuntza zati ehun.

3. Horrela lortutako azalera biderkatuko da Zizur Nagusiko Udalaren balorazio txosteneko eranskinean ageri den 6.6.2 apartatuko “Lurzoru aske finkatuaren balioa” taulako balioarekin.

4. ATALA

Balio eremu desberdinek eragindako esparruetan gauzatu beharreko jarduketak

Jarduketa finkatu gabeko lurzoruan gauzatu behar bada eta egikaritze unitatearen azalera balio eremu desberdinen barruan sartzen bada, balio eremu bakoitzak eragindako lurzoruaren ehunekoaren araberako kalkulu proportzionaletik lortutako balioa aplikatuko da.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Espediente bat hasi bada ordenantza honek indarra hartu baino lehen, espedientean ezarritakoaren arabera eginen da monetizazioa.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek ez du ondorio juridikorik izanen harik eta oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun iragan arte, epe hori baitute Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateei errekerimendua egiteko, haien egintzak edo erabakiak deuseztatzeari begira.

Iragarkiaren kodea: L2007411