170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Zuntz optikoa zabaltzeko lizentzia ematea. Jendaurrean jartzea

Valtierrako udalerrian zuntz optikoa zabaltzeko lizentzia eskatu dutenez, hori jendaurrean jartzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan, interesdun orok aukera izan dezan eskatzeko hirigintzako determinazioak beteko direlako berme osoa. Beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jarraian azaltzen den espedientea jendaurrean jartzen da Udalaren bulegoetan hamabost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Proiektua: Zuntz optikoa zabaltzeko plana. Sustatzailea: Telefónica de España SAU. Kokapena: Valtierrako udalerria.

Valtierran, 2020ko uztailaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2007469