170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, Lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzena. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/514126). DDBN (Identifikazioa): 514126.

–Xedea.

Oinarri hauen xedea da prozedura juridikoa arautzea aparteko laguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, Eguesibarren erroldatu eta bertan bizi diren familiei, baldin beren kargura badituzte 2008tik aurrera jaiotako adingabeak, edo baldin beren kargura badituzte 2004tik aurrera jaiotako adingabeak, desgaitasunen bat dutenak edo edozein mailatako mendetasuna dutenak, eta kontziliazio-baliabideak erabiltzen badituzte 2020ko ekainaren 19tik irailaren 4ra bitarteko aldian, Eguesibarko udal-mugartean.

–Onuradunak.

2008tik aurrera jaiotako adingabeak beren kargura dituzten familia-unitateak, kontziliazio-baliabideak erabiltzen dituztenak: haurtzaindegi pribatuak, etxe lagunak, kanpalekuak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak, 2020ko ekainaren 19tik irailaren 4ra bitartean, eta hala egiaztatzen dutenak.

–Modalitate presentziala eta tramitazio telematikoa.

Laguntza eskatzeko eta transferentzia bidezko ordainketa eskatzeko inprimakiak eskuragarri egonen dira Eguesibarko Udaleko Herritarrentzako Arretarako Bulegoan (Garajonai 1, beheko solairua, Sarriguren) edo Udalaren webgunean http://www.valledeegues.com

–Epea.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 7an, astelehena, hasiko da, eta irailaren 11n, ostirala, bukatuko.

Sarrigurenen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2007242