170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak, 2020ko uztailaren 9an, 22/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz

eta aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako zinegotzi Pedro Ramón Berrade Goyénen esku uztea alkatetza honen eginkizunak, kanpoan egoteagatik, 2020ko uztailaren 22tik 26ra.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkura arruntean eta interesdunari jakinaraztea.

Uxuen, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2007384