170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Aldaketa, gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan.
Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan, 10.-1 eta 11. artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespena argitaratuta 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan, eta Kontzejuko iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin.

Aipatu epean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere. Hortaz, behin betiko onetsita ulertzen da aldaketaren testua, eta dagokion iragarkia eta aldaketaren testu osoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebasen, 2020ko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

TEBASKO KONTZEJUAREN GIMNASIOKO BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUA

10. artikulua. Abonamendu motak:

10.1. Abonatuen artean sailkapen hau egin da:

10.1.1. “Gimnasioa 2 Tebasko igerilekuen instalazioak” izeneko abonamenduak.

TEBASKO BIZILAGUNAK

ERROLDATU GABEAK

ADINA

URTEAN

(euroak)

SEHILEKOAN

(euroak)

URTEAN

(euroak)

SEHILEKOAN

(euroak)

16tik 64 urtera bitarte

60

35

100

60

Erretirodunak, Pentsiodunak

30

20

50

30

10.1.2. “Gimnasioa, bikoitza”* izeneko abonamenduak.

TEBASKO BIZILAGUNAK

ERROLDATU GABEAK

ADINA

URTEAN

(euroak)

SEHILEKOAN

(euroak)

URTEAN

(euroak)

SEHILEKOAN

(euroak)

16tik 64 urtera bitarte

100

58

167

100

Erretirodunak, Pentsiodunak

50

33

83

50

–Abonamendu horiekin Kontzeju etxeko gimnasioa eta igerilekuetako gimnasioa erabiltzen ahalko dira.

10.2. Tebasko Kontzejuak ezartzen dituen prezio publikoak ordainduko dituzte abonatuek.

10.3. Tebasko Kontzejuan erroldaturik dagoena hartuko da herrikotzat.

10.4. Erretirodunak eta pentsiodunak, edozein adin izanik ere, eta frogagiri ofizial bat aurkezten badute (administrazio publiko batek emana), halakotzat hartuko dira, aplikatu beharreko kuota edo prezio publikoari dagokionez. Halaber, izaera berbera aitortuko zaie ezkontideei, baldin frogatzen badute ez direla lanean ari (informazio hori jasotzen duen osasun txartela aurkeztuz).

10.5. Gimnasioan abonatu nahi duten guztiek ordaindu beharko dituzte finkatutako prezio publikoak, eta Kontzejuaren bulegoetan ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute, baita abonatu izaera lortzeko datu pertsonalak ere.

Baja hartzen duen abonatuak ez du eskatzen ahal ordaindutakoa itzultzeko, ezta baja egunetik egoki litzatekeen zatikia ere.

11. artikulua. Abonamenduen prezioa berbera izanen da urte osoan, ordainketa urteko edozein egunetan eginik ere. Sartzeko txartela lortzeko interesa duenak egoki den zenbatekoa ordaindu beharko du, aipatutako prezio publikoen koadroaren arabera, behar den zenbatekoa sartuz Kontzejuko kontuetan.

Izen-deiturak eta kontzeptu hau adierazi behar dira: “Gimnasioa 1” abonamendua edo “Gimnasioa, bikoitza” abonamendua.

Iragarkiaren kodea: L2006911