170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Aldaketa, kiroldegi-igerilekuetako barne araubidearen erregelamenduan. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren kiroldegi-igerilekuetako barne araubidearen erregelamenduan, 8.-2, 20.-1, 20.-2, 22-1 eta 22.-4 artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespena argitaratuta 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan, eta Kontzejuko iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin.

Aipatu epean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere. Hortaz, behin betiko onetsita ulertzen da aldaketaren testua, eta dagokion iragarkia eta aldaketaren testu osoa argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tebasen, 2020ko ekainaren 29an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

TEBASKO GAZTELUA KIROLDEGI-IGERILEKUETAKO BARNE ARAUBIDEAREN ERREGELAMENDUA

II. KAPITULUA

Instalazioen irekiera eta itxiera

8. artikulua. Udan egonen dira zabalik Tebasko Gaztelua kiroldegi-igerilekuak.

8.1. Orokorrean, instalazioa itxita egonen da irailaren 15etik ekainaren 15era bitarte, eta irekiera eta itxiera datak aldatzen ahal dira Tebasko Kontzejuaren erabakiz.

8.2. Udako ordutegia:

  • Igerilekuetan bainatzeko, 11:00etatik 20:30ra.
  • Pistak erabiltzeko, 11:00etatik 22:00etara.

–Bainatzeko ordutegitik kanpo (20:30etik aurrera) pistak erabili ahal izateko, aldez aurreko erreserba egin behar da.

8.3. Aurreko puntuetan xedatutakoa gorabehera, Tebasko Kontzejuak zehatzen ahalko du zer alditan egonen diren itxita Tebasko Gaztelua kiroldegi-igerilekuak, baita jendearentzat irekita egoteko ordutegia ere.

20. artikulua. Tenis eta kirol anitzeko pistak.

20.1. Tenis eta kirol anitzeko pista erabiltzeko, honako arau hauei jarraituko zaie:

–Abonatuek 2 egun lehenago egin dezakete erreserba; gainerakoek, egun bat lehenago.

–Gehienez ordubete erreserbatuko da eguneko.

–Norbait badago jokatzeko zain, ezin izanen da jokatu ordubetez baino gehiago.

–Kontzejuak zein instalazioen kudeatzaile den enpresak antolatutako jarduerarik badago, jarduera horiek lehentasuna izanen dute erreserben aurrean.

20.2. Abonatuak ez diren erabiltzaileek tenis eta kirol anitzeko pistak alokatzen ahalko dituzte gainerako instalazioetatik aparte, haiek bakarrik erabiltzeko; aurreko puntuan adierazi bezala, egun bat lehenago erreserbatuko dituzte. Ordu bakoitzeko prezioa 10 eurokoa izanen da, dutxak eta aldagelak erabiltzeko eskubidea barne. Fokuak erabiliz gero, 2 euro gehiago izanen dira orduko.

20.3. Debekaturik dago instalazioetan zapatekin sartzea.

22. artikulua. Gimnasioa.

22.1. Gimnasioa erabili nahi duten guztiek igerilekuetako udako abonamendua izan behar dute, edo “Gimnasioa 2 Tebasko igerilekuen instalazioak” edo “Gimnasioa, bikoitza” izeneko abonamenduak lortu behar dituzte. Horien prezioak dira:

22.1.1. “Gimnasioa 2 Tebasko igerilekuen instalazioak” izeneko abonamenduak

TEBASKO BIZILAGUNAK

ERROLDATU GABEAK

ADINA

URTEAN

(euroak)

SEIHILEKOAN

(euroak)

URTEAN

(euroak)

SEIHILEKOAN

(euroak)

16tik 64 urtera bitarte

60

35

100

60

Erretirodunak, Pentsiodunak

30

20

50

30

22.1.2. “Gimnasioa, bikoitza”* izeneko abonamenduak.

TEBASKO BIZILAGUNAK

ERROLDATU GABEAK

ADINA

URTEAN

(euroak)

SEIHILEKOAN

(euroak)

URTEAN

(euroak)

SEIHILEKOAN

(euroak)

16tik 64 urtera bitarte

100

58

167

100

Erretirodunak, Pentsiodunak

50

33

83

50

–Abonamendu horiekin Kontzeju etxeko gimnasioa eta igerilekuetako gimnasioa erabiltzen ahalko dira

22.2. Kirol eremu horretara sartzeko, nahitaezkoa izanen da kirolerako arropa eta oinetako egokiak janztea. Arau hau betetzen ez duten erabiltzaileei kirol eremu horretara sartzea ukatzen ahalko zaie.

22.3. Talde antolatuek gimnasioa eskatzen ahalko dute jarduerak egiteko, Tebasko Kontzejuak edo enpresa kudeatzaileak eskainitako jardueretatik eta instalazioaren berezko jardueren ordutegitik kanpo. Horretarako eskabide bat bete eta dagokion baimena lortu behar dute.

22.4. Udan, erabiltzeko ordutegia 11:00etatik 20:30era izanen da.

Gainerakoan, “Gimnasioa 2 Tebasko igerilekuen instalazioak” edo “Gimnasioa, bikoitza” izeneko abonamenduak izanez gero, ordutegia 07:00etatik 21:00etara izanen da.

22.5. 18 urtetik gorakoak (18 barne) sar daitezke gimnasioan. 16 urtetik (16 barne) 18 urterako (18 kanpo) adingabeek gurasoen baimena beharko dute, edo horien kargura dagoen pertsonarena. 16 urtetik beherako adingabeek gimnasioa erabiltzen ahalko dute haietaz arduratzen den pertsona batek lagunduta.

22.6. Gimnasiora sartzen diren guztiek behar diren neurriak hartuko dituzte muskulazio makinak, bizikleta estatikoak eta abar behar bezala erabiltzeko, eta Kontzejuari adieraziko diote baldin zerbait hondatua badago edo gaizki badabil, konpontzeko egoki diren neurriak hartzeko.

Kontzejuko Batzarrak 2019ko abenduaren 16an onetsi zuen aldaketa egiteko espedientea, eta horretan zehaztu zen 8.-2, 20.-1, 20.-2, 22.-1 eta 22.-4 artikuluen testua.

Iragarkiaren kodea: L2006910