170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen. Hona haren xedapen zatiak dioena:

1.–Hasiera batez onestea 2020ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean biltzen dira entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Udal Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2007217