170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoak 2020rako

Puiuko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Hurrengo tarifa edo prezio publikoak onestea Udalaren Etxeko Laguntza Zerbitzuagatik, 2020. urtean aplika daitezen, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

–Janariaren tarifa: 7,77 euro/janari (BEZa barne).

Ordenantzaren 10. artikuluan adierazten denez, tarifa honen kalkulua egiten da zerbitzu hori kontratistari adjudikatzeko prezioa kontuan hartuz. Baldin kontratua adjudikatzen bada aurreko kalkuluan erabilitakoa ez den beste prezio batean, adjudikazio berriaren azken prezio hori aplikatuko da.

–Gainerako zerbitzuen tarifa: 20,36 euro/ordu.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Udal honetako alkateari eskumena ematea egin beharreko jarduketa guztiak egin ditzan, erabaki hau betearazteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Puiun, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2007067