170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean ikastetxe publikoetan jateko prestazio ekonomikoak banakako ebaluazioaren bidez emateko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke. (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/516892. DDBN (Identifikazioa): 516892.

a) Onuradunak: deialdiaren beharkizunak betetzen dituzten Orkoiengo auzotarren familia-unitateak.

b) Xedea: Arrazoi ekonomiko edo sozialengatik elikadura bermatu ezin duten familietako adingabeen elikadura nahikoa bermatzea, familia-kontziliazioa erraztea, gurasoen lan-ordutegia eta seme-alaben arreta bateragarri egiteko aukera emanez bazkaltzeko ordutegian, eta desegituratutako eta dieta oso eta orekatu baten beharra duten familia-guneetako haurrek jantokian parte hartzen laguntzea, bai eta ohitura osasungarriak hartzea bultzatzea ere, jantokiko esperientzia partekatuz berdinak direnekin.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: osagarria izanen da beste administrazio publikoen edo ente publiko nahiz pribatuen aldetik xede bertsuarekin etortzen diren beste laguntza edo bekekin, eta ez da eskola jantokiaren tarifaren %45 baino handiagoa izanen.

e) Eskabideak aurkezteko epea: abuztuaren 3an hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.

Orkoienen, 2020ko uztailaren 22an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2008111