170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, 2019-2020 aldian eskolaz
kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/516893 DDBN (Identifikazioa): 516893.

a) Onuradunak dira Orkoiengo Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta hezkuntza-lana sustatzen duten Orkoiengo ikastetxeetako gurasoen elkarteak.

b) Xedea: dirulaguntzak ematea Orkoiengo Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta hezkuntza lana sustatzen duten Orkoiengo ikastetxeetako gurasoen elkarteek ikasturteko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin ditzaten, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko helburua duten ekimenei sostengu eman nahian.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: gehienez ere, 12.000 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzen denetik hasita.

Orkoienen, 2020ko uztailaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2008110