170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ostizko OS.1.1 (iparraldea) exekuzio unitatearen jarduketa oinarriak eta estatutuak. Hasierako onespena

Odietako Alkatetzak 2020ko uztailaren 2an emandako 25/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen espediente hau: “Ostizko OS.1.1 (iparraldea) exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen jarduketa oinarriak eta estatutuak”, Alcanza Outsourcing SL entitatearen eskariz tramitatua.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162., 72. eta 74. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.

Erripan (Odieta), 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2007252