170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n, aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Aparteko kreditua, "Caparroso-Zarrakazteluko adarra" izeneko obrek (banda zabalaren obrek) eragindako gastuak finantzatzeko. Zenbatekoa: 53.094,07 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 53.094,07 euro.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

Aparteko kreditua, COVID-19a dela-eta egindako gastuak finantzatzeko: material higieniko-sanitarioen erosketa eta azpiegituren egokitzapena.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

3/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

Kreditu-gehigarria, lan-kontratudunen eta administrazio-kontratudunen ordainsariei dagozkien gastuen finantzaketa osatzeko (1-9200-13100 gastuen partida), 6.513,05 eurokoa; bai eta administrazio-kontratudunen gizarte segurantzaren gastuetarako ere (1-9200-16000 gastuen aurrekontua), 2.133,02 eurokoa.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 8.646,07 euro.

Murillo el Fruton, 2020ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2007216