170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 9. poligonoko 1512. lurzatian, Las Eras ZUC eremuan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Firmo Ovejas Baquerok eta Silvestra Moreno Lopezek sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, zuzkidura-jarduketa bat xede duena 9. poligonoko 1512. lurzatian (igogailua paratzea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2020ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2007245