170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, udal igerilekuetako abonamenduen eta sarreren
2020ko prezio publikoetan

Mendabiako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen aho batez:

“Lehena.–Aldatzea 2020ko ekitaldiko zerga-tasei buruzko erabakia (2019ko azaroaren 28koa), igerilekuetako 2020ko udako denboraldiaren prezio publikoei dagokienez. Honela:

–COVID-19aren pandemiaren ondoren sortutako aparteko egoera eta denboraldi honetan udal igerilekuak ireki ahal izateko hartu behar izan diren segurtasun neurriak direla eta, urtebeteko luzamendua onesten da abonamenduen eta sarrera solteen prezio publikoak indarrean sartzeko. Beraz, igerilekuen aurtengo sarreretarako onetsi ziren prezioak indarrean jarriko dira 2021eko urtarrilaren 1ean, eta aurten 2019ko prezio berak (2018ko azaroaren 22ko erabakiaren bidez onetsiak) aplikatuko dira.

Igerilekuak

–Denboraldiko abonamendua.

  • 16 urtetik aurrera: 54,00 euro.
  • Murriztua: 40,00 euro.
  • 16 urte bitarte: 35,00 euro.

–Hilabete naturaleko abonamendua.

  • 16 urtetik aurrera: 37,00 euro.
  • Murriztua: 29,00 euro.
  • 16 urte bitarte: 23,00 euro.

–Hamabostaldiko abonamendua.

  • 16 urtetik aurrera: 28,00 euro.
  • Murriztua: 22,00 euro.
  • 16 urte bitarte: 18,00 euro.

–Familiako abonamendua.

  • Bi kide: 97,00 euro.
  • Hiru kide: 117,00 euro.
  • Lau kide: 133,00 euro.
  • Bost kide: 147,00 euro.
  • Sei kide: 161,00 euro.

–Eguneko sarrera: lanegunetan, astelehenetik ostiralera.

  • 16 urtetik aurrera: 3,50 euro.
  • 16 urte bitarte: 2,50 euro.

–Eguneko sarrera: larunbat, igande edo jaiegunetan.

  • 16 urtetik aurrera: 5,00 euro.
  • 16 urte bitarte: 3,00 euro.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren gardentasun atarian eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta aditzera ematea erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Era berean, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean”.

Mendabian, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2006973