170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak onetsi zituen hasiera batez 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, eta onespenaren iragarkia 2020ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8an. Legez ezarritako jendaurreko epea erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin. Hona hemen kapituluka laburturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 99.357,93 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 18.598,50 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 145.637,41 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 169.278,05 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 71.841,57 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 100.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 607.713,46 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 121.064,25 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 203.195,79 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.528,69 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 36.925,99 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 199.615,37 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 44.383,37 euro.

Gastuak, guztira: 607.713,46 euro.

Luzaiden, 2020ko uztailaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2007241