170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak 2020ko ekitaldiko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an. Legez ezarritako jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gehigarria:

1.4530.60900000.–N-135 zeharbideko obren kalte-ordaina, 5/2018 prozedura judizialaren exekuzioa: Partida horren kreditua 42.650,18 euro gehitu da.

Honela finantzatuta:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 42.650,18 euro.

Luzaiden, 2020ko uztailaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2007239