2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LORKA
2020ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lorkako Kontzejuak, 2020ko otsailaren 16an, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.
Lorkan, 2020ko uztailaren 22an.–Kontzejuko burua, Fernando Lizasoain Urra.
Iragarkiaren kodea: L2008108