170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, Kultura eta Ondarearen eta Euskararen batzordeena, tokiko elkarteei diru-laguntzak emateko 2020an. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/515646). DDBN (Identifikazioa): 515646.

Xedea: deialdi honen xedea da Lizarrako elkarte eta partikularrei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko:

1.1. Kultura jarduerak.

Dirulaguntzek jarduera hauek hartuko dituzte aintzat: kulturalak, soziokulturalak, heziketa-, festa- edo aisia-arlokoak (ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta abar), artistikoak (kontzertuak, antzerkia, zinema hezigarria, bideoa...). Dirulaguntzek helburu hau izanen dute:

–Lizarrako herriko elkarteek garatzen dituzten kultur programa eta jarduerak laguntzea.

1.2. Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jardueren xedea izanen da, alde batetik, euskararen normalizazioan aurrera egitea. Alegia, euskararen erabilera funtzionala hedatzen lagunduko duten jarduerak, Lizarrako euskaldunei aukera berriak emanez euskara eguneroko espazio ezberdinetan erabil dezaten.

Bestalde, helduen euskalduntzean edo helduei zuzendutako euskararen irakaskuntzan sortutako defizita gutxitzea.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 8.500 euro, kultur jarduerak antolatzeagatik; eta 4.000 euro, euskarazko jarduerak eta helduen euskalduntzean sortutako defizita gutxitzen laguntzekoak antolatzeagatik.

Laguntzak eskatzeko epea: 2020ko urtarrilaren 1etik irailaren 27ra, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: deialdiaren xedeetan zehaztutako jarduerak egiteko biltzen diren elkarteak edo taldeak, Lizarran kokatuak. Pertsona fisikoei dagokienez: 16 urtetik gorakoak eta Lizarran erroldatuta daudenak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2020ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2007523