170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2020an euskara ikasteko diru-laguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/515255). DDBN (Identifikazioa): 515255.

Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 3350 489000 “Helduen euskalduntzea eta euskarazko entitateak”.

Laguntzak eskatzeko epea: 2020ko irailaren 1etik 30era bitarte, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.

Onuradunak: 16 urtetik goitiko pertsonak, Lizarran erroldatuak, gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan ezarritakoa. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2007465