170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, Hirigintzako Udal Planeko 1. POEko M3B etxe-sailean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko ekainaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa Hirigintzako Udal Planeko 1. POEko (planeamendu onetsitako eremua) M3B etxe-sailean, baina 3. poligonoko 2058, 2067, 2068, 2069 eta 2070 lurzatien tipologia bakarrik aldatuta. Sustatzailea Maderas Loquiz SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin.

Lizarran, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2006967