170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DESOIO

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Desoioko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua: 30.600 euro.

2. kapitulua: 3.000 euro.

3. kapitulua: 1.450 euro.

4. kapitulua: 55.280 euro.

5. kapitulua: 11.370 euro.

7. kapitulua: 750 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 102.550 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua: 31.510 euro.

2. kapitulua: 44.330 euro.

3. kapitulua: 2.600 euro.

4. kapitulua: 11.110 euro.

6. kapitulua: 7.000 euro.

9. kapitulua: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 102.550 euro.

Desoion, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Pérez Lanz.

Iragarkiaren kodea: L2008221