170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, 2020rako lan-egutegian eta egun baliogabeetan

Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Carlos Alcuaz Monentek, 2020ko uztailaren 10ean, 183/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen edukia:

Ikusirik Alkatearen 2020ko otsailaren 11ko 46/2020 Ebazpenaren bitartez onetsi zela Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan-egutegia.

Kontuan hartuz, COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, 2020ko gazteriaren festak eta herriko festak bertan behera gelditu direla 2020/05/21eko eta 2020/06/25eko bandoen bitartez (hurrenez hurren).

Udal langileen ordezkariek aldez aurretik egindako kontsultaren ondotik.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren 2020/02/11ko 46. Ebazpenaren lehenengo puntua aldatzea, honela:

A) 2020ko irailaren 2a, 3a, 4a, 7a eta 8a lanegunak izanen dira ondorio guztietarako.

B) Egun horiek egun balioduntzat joko dira epeen zenbaketaren ondorioetarako.

C) Aldaketa horren ondorioz, eta urteko banakako lanaldia aldaezina denez, langileek lanik egin beharko ez duten 5 egun izanen dituzte, zeinak alkateari jakinaraziko baitzaizkio, onets ditzan. Zerbitzuaren beharrek eta antzeko arrazoiek ezar ditzaketen mugen menpe egonen dira egun horiek.

Bigarrena.–Ebazpen hau eta aldatutako lan-egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Caparroson, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2007507