170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2020ko uztailaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontuak 2020. urterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz

Iragarkiaren kodea: L2008127