170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2020ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Aresoko Udalak, 2020ko otsailaren 21an egindako bilkuran, besteak beste, 2020ko tasa eta prezio publikoak onartu zituen hasiera batez.

Hasierako onarpenaren iragarkia 2020ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12ean. Akordioa herriko iragarki-taulan erakusgai egon den bitartean, ez da inongo alegaziorik jaso, eta beraz, behin betiko tasa eta prezio publikoak iragarri egiten dira, indarrean sar daitezen.

1.–2020. urteko karga-tasak.

1.1.–Kontribuzioa eta zergak:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27.

Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): %1,4.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–5 urte bitarte: %2,2.

–10 urte bitarte: %2,1.

–15 urte bitarte: %2.

–20 urte bitarte: %2.

–Karga-tasa %10 izanen da.

1.2.–Tasak:

Saneamendua:

–45 euro gehiago, hirigunean dauden etxebizitza eta/edo instalazioentzat bakarrik.

–55 euro, hirigunetik kanpo dauden enpresentzat.

Ur hornidura:

1. Hirigunean dauden etxebizitza eta abarrentzat: 75,00 euro.

2. Kontagailua duten etxe eta instalazioetan, kontsumoaren arabera kobratuko da, eskala honekin bat:

Kontsumitutako 100 m³ bitarte: 0,41 euro/m³.

Kontsumitutako 100 m³-tik 300 m³-ra bitarte: 0,61 euro/m³.

Kontsumitutako 300 m³-tik gora: 0,81 euro/m³.

Gutxieneko kontsumoaren zenbatekoa: 90,00 euro (BEZa kanpo).

Hargune berria instalatzeko tasa: 150 euro.

Hirigintzako agiriak tramitatzea:

1. Hirigintzako agiriak tramitatzeko prentsan argitaratu behar diren iragarkien kostua sustatzaileen kontura izanen da.

2. Udal arkitektoaren txostena behar dutenak: 20 euro.

Konpultsak eta egiaztagiriak:

1. Erroldatu gabeko pertsona eta pertsona juridikoentzat agiriak konpultsatzea: 0,50 euro.

2. Ziurtagiriak:

2.1. 0,50 euro, 18 urtetik beherako ez erroldatutako pertsonentzako.

2.2. Euro 1, 18 urtetik gorako ez erroldatutako pertsonentzako eta pertsona juridikoentzako.

Pozoia sagu eta arratoientzat:

Etxebizitzako 2 kg baino gehiago kontsumitzen denean, 50 gramoko poltsa bakoitzeko 0,30 euro kobratuko dira.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 150 euro.

Irekitzeko lizentzia: 150 euro.

Etxerako egurraren loteak:

1.1. Mendi zaindariak egindako balorazioa izanen da haizeak botatako zuhaitzen aprobetxamendurako kanona ordaintzeko irizpidea.

1.2. Egur lotea markatzearekin batean, Aresoko Udalak finkatuko du etxerako egurra aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko kanona. Langile espezializatu batek loteak markatu, zuhaitzak bota eta motozerraz zatitzeko kostuak hartuko dira kontuan, betiere behar bezala justifikatzen badira eta zuzenean loteei egozten ahal bazaizkie.

Bideen ordenantzako zehapenen araubidea:

Ordenantza honetako arau-hausteak isunaren bidez zehatuko dira; isuna gehienez ere 150 eurokoa izanen da.

Nork bere borondatez ordaintzen ez badu, premiamendu bidez eginen da isunen diru-bilketa.

Gainera, bidea konpondu beharko da.

1.3.–Prezio publikoak:

Wi-fi zerbitzuaren prezio publikoa:

Aresoko Udalaren wi-fi sarean erregistratuak dauden zergadun guztiei urtean 78 euro kobratuko zaizkie, BEZa barne, zerbitzu horrengatik.

2.–Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra, eta edonola ere, iragarri ondoko egunean.

3.–Hau guztia jakinarazten da, orok jakin dezan, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki honen kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino lehen eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baita.

Areson, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2007710