170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Nafarroako Administrazio Auzitegira agertzeko ediktua,
erdi mailako teknikariaren deialdia dela eta

19-02630 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu delarik Nafarroako Administrazio Auzitegian, erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko lehenengo ariketari buruz ezarritako erreklamazioaren ezespenaren aurka. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion bertsioan, Erregelamenduaren II. kapituluari idazketa berria eman baitzion, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2020ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2007297