170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, atezaintza laguntzaile funtzioak dituen mantentze-lanetarako ofizial plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Gobernu Batzarraren 2020ko uztailaren 22ko akordioaren bidez, deialdia onetsi da atezaintza funtzioak dituen mantentze-lanetarako ofizial plaza bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Lekualdatze lehiaketa hau ondoko arauei jarraikiz gauzatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko arauak, hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta Berriozarko Udalaren eta haren Organismo Autonomoen zerbitzuko langileendako Akordio/Hitzarmenaren 2. artikulua.

Berriozarren, 2020ko uztailaren 24an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

DEIALDIA, BERRIOZARKO UDALEAN ATEZAINTZA LAGUNTZAILE FUNTZIOAK DITUEN MANTENTZE-LANETARAKO OFIZIAL PLAZA BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Oinarriak

1. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berriozarko Udaleko atezaintza funtzioak dituen mantentze-lanetarako ofizial plaza huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea (lanpostuak plantilla organikoko 022 zenbakia du).

Plaza, lekualdatze-lehiaketa bidezkoa, titularraren jubilazioagatik eskainiko da. Jubilazioa 2020ko abenduaren 31n gauzatuko denez, lekualdatuko den pertsonaren kargu hartzea ez da 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen egingo.

1.2. Deialdi honen bitartez izendatutako hautagaiak, deialdian eskatutako ikasketei eta dagokion mailari egokitutako funtzio eta lanak beteko ditu.

Lanpostuaren funtzio orokorrak, dagozkion lanbide-mailarenak izango dira, tartean, zerbitzuaren berezko lanetarako udal-ibilgailuen erabilpena eta Zerbitzu Anitzen baitako Garbiketa eta Lorategi departamentuetako lanak ere egokitzeko aukerarekin.

Edozein motako udal zerbitzuen prestazioa eta Alkatetzak zein organo ordezkariek agindutako bestelako lanak, beti ere dagokion eskumenen baitakoak eta lanbide-mailarenak.

2. Hautagaien betekizunak.

2.1. Indarrean den arautegiarekin adostutakoarekin batera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartuko dutenek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostuaren jabetza hartzerakoan baldintza hauek beteko dituzte:

a) Berriozarko Udaleko langile finkoa izatea, edozein delarik ere bere egoera administratiboa.

b) C maila edo taldekoa izatea.

c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea.

d) Dagokion betebeharretarako baldintza fisiko eta psikiko egokiak izatea.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Ondoko euskara maila egiaztatu: ahozkoan C1 maila eta idatzizkoan B2 maila.

Nahitaezko eszedentzian edo lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian dauden langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte eta egoera administratibo horretan urtebete egon badira.

Lanpostua hautatzen dutenak, berriz ere zerbitzu aktiboan sartuko dira eta lanpostu baten behin-betiko esleipena jasoko dute.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.

3. Ordainsariak.

Lekualdatze honen bidez lanpostua betetzen duenak, Plantilla Organikoak zehaztutako eta indarra duten xedapenek esleitutako lansariak jasoko ditu.

4. Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

Eskabideak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Erregistro Telematikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira (https://sedeelectronica.berriozar.es), NAN-e edo ziurtagiri digitala edukiz gero, edo aurrez aurre Berriozarko Udaleko Erregistro Orokorrean, Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan (Euskal Herria plaza, 1), edo, gainerakoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasota dauden bideetako edozein erabiliz.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren babesean, Berriozarko Udaleko Erregistro Orokorraz bestelako beste edozein erregistrotan aurkezten badira eskabideak, eskatzaileek eskabide-agiriaren eta sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duten agirien kopia bat bidali beharko dute oac@berriozar.es helbide elektronikora, eskabideak aurkezteko epean, dena delako erregistroaren zigilua eta erregistroko sarrera-data dituztela.

Eskabideak II. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izango dira, eta Udalaren webgunean daude: https://sedeelectronica.berriozar.es. Udal-bulegoetan ere hartu ahal izango dira (Euskal Herria plaza, 1).

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epearen iraungitze-datan.

Administrazioak noiznahi eskatu ahal izango dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentuen jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak. Lanean hasteko deialdiak egiten direnean, dokumentazio jatorrizkoa edo kopia konpultsatua edo autentifikatua aurkeztu beharko da behar bezala, indarrean dagoen legeriarekin bat, titulazioa barne. Hartara, pertsona batek ez baditu frogatzen deialdian ezarritako baldintzak, zerrendatik kanpo geratuko da.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek zinpean deklaratu beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epearen iraungitze-datan.

Parte hartzeko eskabidearekin batera (II. eranskina), izangaiek agiri hauen jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte:

a) Deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak -jatorrizkoak edo kopiak (azken kasu horretan, behar bezala konpultsatuta)-, Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak frogatzeko agiriak izan ezik, organo deitzaileak Epaimahaiari zuzenean emango baitizkio.

b) Ondorengo maila ziurtatuko duen euskara ziurtagiri ofiziala edo proba gainditzea: ahozko C1 maila eta idatzizko B2 maila.

Izangaiek behar bezala ordenatuta aurkeztu eta justifikatu behar dituzte merezimenduak, baremoan ezarritako puntuazio-eskemari jarraituta (I. eranskina).

Eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea ezin da luzatu.

5. Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertutako pertsonek erreklamazioak egin ahal izango dituztela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean ez bada eskabiderik aurkezten, alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emango du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onartuko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzitakoan, alkateak pertsona onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpenean, proba psikoteknikoa eta proba praktikoa hasteko tokia eta eguna zehaztuko dira; proba praktikoa baztertzailea izango da (biak I. eranskinean daude).

6. Epaimahaiaren osaera.

Hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:

Mahaiburua: Berriozarko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: berak eskuordetutako zinegotzia.

1. mahaikidea. Berriozarko Udaleko Obra eta Zerbitzuetako buruaren postua beteko duen pertsona.

–Ordezkoa: berak eskuordetutako pertsona.

2. mahaikidea. Ricardo Pascual Ustárroz, Berriozarko Udaleko arkitektoa.

–Ordezkoa: berak eskuordetutako pertsona.

3. mahaikidea. Patxi Pitillas Martínez, Berriozarko Udaleko ordezkaritza sindikalak izendatua.

–Ordezkoa: Berriozarko Udaleko ordezkaritza sindikalak izendatutako pertsona.

Idazkaria: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria edo berak eskuordetutako pertsona.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondorengo bost eguneko epean osatuko da epaimahaia.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

Administrazio-prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi beharko diote deialdia egin duen organoari. Izangaiek, era berean, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7. Merezimenduak kalifikatzea.

Deialdiaren 4. oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak izan ezik -organo deitzaileak epaimahaiari zuzenean bidaliko baitizkio-, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliz, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

Alegatu eta justifikatutako merezimenduak, bai eta egin beharreko proba psikoteknikoa eta proba praktikoa ere, deialdi honen I. eranskinean dagoen baremoari jarraituta kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Epaimahaiak ezin izango du, inolaz ere, kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emango zaio lehentasuna.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahal izango ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak argitara emango du Udaleko iragarki-oholean parte-hartzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

8. Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera.

Behin epaimahaiak ebazten dituenean aurkeztutako erreklamazioak, parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emango ditu argitara Udaleko iragarki-oholean, eta izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, bidaliko dio alkateari, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan.

9. Esleitzea eta lanpostuaren jabetza hartzea.

Alkateak, ebazpen baten bidez, lanpostua esleituko dio puntuazio-hurrenkeraren arabera dagokion lehiatzaileari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

Izangaiak, lanpostuaz jabetu beharko du 2021eko urtarrilaren 1ean.

10. Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo hura aplikatzeko epaimahaitik etortzen ez diren egintzen kontra, aukeran, ondoko errekurtsoetako bat aurkeztu ahal izango da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzenduta, hilabeteko epean errekurritutako erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduta, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, hilabeteko epean errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Berriozarko Udaleko alkateari zuzenduta, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten den egunetik aurrera.

Izapidea: lekualdatze-lehiaketako oinarri hauek Berriozarko Udaleko 2020ko uztailaren 22ko Gobernu Batzordean onartu ziren.

Berriozarren, sinadura elektronikoaren datan.–Alkatea, Raúl Maiza González.–Idazkaria, Natalia Rodríguez Aguado.

I. ERANSKINA

Merezimenduen balorazioa arautuko da hura garatu eta betearazteko asmoz lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onartutako Erregelamenduaren 8. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Lanpostu hutsak duen C mailaren barneko lanpostuak betetzen dituzten langile finkoak lekualdatze-lehiaketa honetan aurkez daitezke; lekualdatze-lehiaketa berezi hauetarako, mailaz igotzeko lehiaketak arautzen dituzten arauak erabiliko dira, gehienez ere ehun puntuko balioa izango duen eskala baten barnean, honela banatuta:

A) Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak (gehienez, 30 puntu).

Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak baloratzeko, urte bakoitzeko puntu bat emango zaio deialdia argitaratzen den eguna bitarte aintzat hartutako antzinatasunari.

A) atalaren oharrak:

1. Administrazio Publikoei emandako zerbitzuak hauek kontuan hartuta baloratuko dira:

a) Lan egindako lanpostuen maila, eskatutako titulazioa eta izenak.

b) Administrazio Publikoei emandako zerbitzuen iraupena, lanaldi partzialean emandakoei dagokiena kenduta.

Gorabehera horien ordez baliagarri izango da deialdi bakoitza argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasunari bakarrik kasu eginez emandako zerbitzuen balorazioa.

2. Beste zerbitzu batzuekin aldi berean emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 15 puntu).

Prestakuntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren atalen balorazioak proportzioa izan beharko du dagokion deialdiko xede diren lanpostuen izaeraren eta ezaugarrien egokitzapenarekin.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu).

B.1.) atalaren oharrak:

a) Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

b) Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emango zaie.

c) Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emango zaie.

d) Puntuazio bera baliatuko da baloratzeko erakunde antolatzaileez bezainbatean ezarritako baldintzak bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana. Halako prestakuntza-saiotzat joko dira espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

e) Atal honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ez eta unibertsitatez bestekoak ere.

2. Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: puntu bat, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuta lana edo jarduera pertsona bakar batek egindakoa den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3. Sektore publikoan prestakuntza-saioak antolatu edota halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere, puntu bat, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.

C) Txosten psikoteknikoa (gehienez, 15 puntu).

Atal hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Sailak kudeatuko du. Kasuan kasuko probak egin ondoren, txosten psikotekniko bat emango du lehiaketan aurkeztu den pertsona bakoitzari buruz, deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarrietarako duen egokitzapen pertsonala baloratze aldera. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari ematen dion puntuazioa bete beharrekoa izango da lehiaketako epaimahaiarentzat.

D) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa. Proba baztertzailea izango da (gehienez, 40 puntu).

1.–Hainbat proba praktiko egingo dira, lanpostuarekin lotutakoak. Ariketa honi gehienez 40 puntu emango zaizkio, eta gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira gainditzeko, eta hori eskuratzen ez dutenak baztertuta geldituko dira.

Puntuazio hori gehitu egingo zaio gainerako ataletako emaitzak batu ondoren ateratzen den guztizko puntuazioari.

Ariketak hasi aurretik zehaztuko da haien iraupena.

II. ERANSKINA

Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008226