170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

342/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko finkatzen baitira udalek eta kontzejuek 2020ko ekitaldian jaso beharreko zenbatekoak, transferentzia arrunten kontzeptuan, toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsaren kargura.

Otsailaren 27ko 3/2020 Foru Legearen bidez, toki ogasunek transferentzia arrunten eta beste laguntza batzuen kontzeptuetan Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezarri ziren 2020. urterako.

Foru lege horren 3.1 artikuluak xedatzen du 2020ko ekitaldirako funtsaren zenbatekoa 197.384.777 eurokoa izanen dela transferentzia arruntei dagokienez.

Horren ondorioz eta indarra duen araudia aplikatuz, Kudeaketa Ekonomiko-finantzariorako Atalak funtsa banatzeko txostena egin du, eta jarraitu den prozedura eta 2020ko ekitaldian udal eta kontzeju bakoitzari behin betiko esleitzen zaiona zehaztu ditu. “Transferentzia arrunten 2020ko funts banaketa” izeneko txosten honi eranskina gehitu zaio, barne direla entitate bakoitzaren aldagaien balioak, dagokien bermea eta udal eta kontzeju bakoitzari banatu zaiona.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen funtsaren 2020ko banaketa, guztira 197.384.777 eurokoa baita, eta “Transferentzia arrunten 2020ko funts banaketa” izeneko eranskinean, ebazpen honi erantsitakoan, zehaztu diren toki entitateen alde onartzea bertan jasotako bana-banako ekarpenak.

2. Banaketa honen ondoriozko gastua 2020ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko partida honen kontura izanen da: 211001-21200-4600-942100 partida, “Transferentzia arrunten funts orokorra” izenekoa.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Departamentuaren web-orrian argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epea.

Iruñean, 2020ko uztailaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Transferentzia arrunten 2020ko funts banaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2007520