170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1678/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1343/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto izateko lanpostu hutsak. Ebazpen hori 2020ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2020ko uztailaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

ERANSKINA

Arkitekto lanposturako lekualdatze lehiaketa

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

–Onartuak:

IRIZAR LIZARAZU, MARÍA AINHOA

PINILLA MARTÍN, IOSU

REDIN SARASOLA, JAVIER

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2007607