17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

177/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Mutiloako (Aranguren) “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, instalazioetan aldaketak egiteagatik espazioen erabilera edo xedea aldatu delako eta horrek ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua aldatzea eragiten duelako.

José Manuel Durá Cervera jaunak, erlijioso hirugarrendar kaputxinoen kongregazioa ordezkatuz, elkarte hori baita Mutiloako “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, baimena eskatu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako beste lerro bat ezartzeko behin betiko, eta hori dela-eta behar den espedientea bideratu da.

Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak emandako aldeko txostena, non adierazten baita ikastetxearen instalazioak indarrean dagoen legeriarekin bat datozela.

Kontuan harturik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuan xedatutakoa, bertan ezartzen baita zein den Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea, 2019/20 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin, Mutiloako (Aranguren) “Luis Amigó” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak duen baimena (ikastetxearen kodea: 31000580), instalazioetan aldaketak egiteagatik espazioen erabilera edo xedea aldatu delako eta horrek eragin duelako ikastetxeak har dezakeen ikasle kopurua handitzea (4 unitate –lerro bat– gehiago izanen dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan). Horrenbestez, ikastetxeak 16 unitate baimendu izanen ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

2. Ondoriorik gabe uztea ikastetxeari, eskolatze beharrengatik, 2019/20 ikasturtearen hasieratik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate batzuetarako eman zitzaion aldi baterako baimena.

3. Ikastetxearen behin betiko osaera juridikoa hauxe izanen da:

a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 12 unitate, gehienez ere 300 ikaspostu.

b) Lehen Hezkuntza: 24 unitate, gehienez ere 600 ikaspostu.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostu.

d) “Zientziak eta Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak” modalitateetako Batxilergoa: 4 unitate, gehienez ere 140 ikaspostu.

4. Gogoraraztea ezen, ikastetxe itundua denez, ebazpen honen bidez baimentzen diren unitate berriak abian jartzeko bete beharko dela itunei buruzko legediak horretaz xedatutakoa.

5. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistrora.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1916218