17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

175/2019 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Sueños Larrabide” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, berariazko izena aldatzeagatik.

Ainhoa Soria García andreak, Iruñeko “Sueños Larrabide” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren titularra den “Sueños Pamplona SL” entitatea ordezkatuz, ikastetxe horren berariazko izena aldatzeko baimena eskatu du, “Sueños Larrabide” izenaren ordez “Pinturela” izena jarri nahi baitiote. Ikusirik eskaera hori dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik, orobat, martxoaren 28ko 28/2007 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoa, izan ere, dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu zen eta hura ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko “Sueños Larrabide” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuak (ikastetxearen kodea: 31014748) daukan baimena aldatzea, egungo berariazko izena aldatu baitiote: “Sueños Larrabide” izenaren ordez, “Pinturela” izena jarri diote ikastetxeari. Horrenbestez, ikastetxearen izen osoa hauxe izanen da: “Pinturela” Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatua.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistrora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 4an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F1916199