17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2019 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Itzako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko abuztuaren 8an, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio baimena emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11012 (Erref.: 2019-047 Obra 100814862/Nekazaritzakoa).

–Instalazioaren kokalekua: Itzako udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Irurtzun-Iruña 3. zirk.” 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa eraberritzea (35 metro, RHVS 3x150 K Al eroalearekin, eta 1.160 metro, 47AL1/8-ST1A eroalearekin), “Otxobi” transformazio zentrotik 1301 euskarriraino.

–Aurrekontua: 52.761,73 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2019ko abuztuaren 27ko Diario de Navarran eta egun bereko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Itzako Udalari bidali zitzaizkion, jendaurrean jar zitzan.

2019ko irailaren 20an, Otxobiko Kontzejuak alegazioak aurkeztu zizkion proiektuari, 1328 euskarriaren kokalekua aldatzeko eskatuz, traba egiten baitzuen kokalekuaren lurzatiaren hirigintzako garapenean, eta kablea lurperatzeko euskarri horretatik transformazio zentroraino.

Alegazioak I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUra igorrita, enpresa banatzaileak adierazi zuen, 2019ko urriaren 15eko idazki batean, onartu egiten duela Otxobiko Kontzejuak eskatutakoa.

Espedientean jasota dago Itzako Udalaren 2019ko irailaren 18ko espedientea, non zehazten baita ez dagoela bateraezintasun arazorik planeamenduarekin, eta, halaber, ingurumen ukipenetarako baimena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuan tramitatu behar dela.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko abuztuaren 12ko eta irailaren 17ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean jasota dago I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren 2019ko irailaren 24ko idazkia, non adierazten baita onartu egiten direla Nedgia Navarra SAren baldintzak.

2019ko abuztuaren 21ean, Red Eléctrica de España SAUren idazkia jaso zen zerbitzu honetan, non eskatu baitzen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk bete zezala aurkeztutako dokumentazioa. 2019ko irailaren 11n, zerbitzu honek eskatutako dokumentazioa igorri zion Red Eléctrica de Españari, eta orain arte ez da erantzunik jaso.

Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 234E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion proiektu horri.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Otxobiko Kontzejuaren alegazioak baiestea, lehenago adierazitakoarekin bat.

6. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

7. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

8. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

9. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Biodibertsitatearen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

11. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Red Eléctrica de España SAUri eta Nedgia Navarra SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

12. Ebazpen hau jakinaraztea Itzako Udalari, Otxobiko Kontzejuari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F1916268