17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Erref.: 2018-EXT-25

Titularra: Electra Ecay SL.

Xedea: Ekaiko zentral hidroelektrikoaren emakidaren gaineko eskubidea azkentzea.

Ibilgua: Irati.

Udalerria: Ekai Longida (Nafarroa).

Eskubidearen izenburua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 1991ko uztailaren 1eko Ebazpena.

Inskripzio datuak: Uren Erregistroaren A atala, 22. liburukia, 125. orria.

Bat etorriz apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.5 artikuluan xedatutakoarekin (apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan xedatutakoarekin, hamabost (15) eguneko entzunaldia irekitzen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Carbones y Destilados del Pirineo SAL sozietateak egoki iruditzen zaiona alega dezan bere interesak defendatzeko. Horretarako, espedientea aztergai izanen du Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza) astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Zaragozan, 2020ko urtarrilaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2000191