17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 1. poligonoko 366. lurzatian (Urtsulatar Ama Agurgarrien egoitza handitzea). Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 366. lurzatiari dagokion Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Urtsulatar Ama Agurgarriek sustatu dutena egoitza handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Atarrabian, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1916801