17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2020ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Orisoaingo Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea 2020rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak, eta horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita sartuko dira indarrean.

“Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio:

  • Lehen urtea: %0,25.
  • Bigarren urtea: %0,50.
  • Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak.
  • Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraikiko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Orisoaingo herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1916769