17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Orisoaingo Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkura berezian, jarraian transkribatzen den erabakia hartu zen:

Lehendabizikoa.–Kalte-ordaina ezartzea Orisoaingo Udaleko Alkatetzarendako, Udalaren ordezkari joateagatik kide anitzeko organoetara, Nafarroako Gobernuak urtero egiten duen ekarpenaren zenbatekoan.

Bigarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.–Ezarritako gehieneko diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 7. artikuluan eta dagozkion lege-aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz (lege horrek ezartzen du toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsak zer zenbateko izanen duen eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako).

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila xedatzea.

Bosgarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Orisoainen, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1916768