17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

35E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Okoko Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko aldaketa, Okoko Udalak sustatua.

Okoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 13E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin da Okoko Udal Planeko S-4 sektorean aldaketa egituratzailea egiteari buruz, zeina Okoko Udalak sustatu baitu. Txosten horrek ez dakar aldaketari erantsi beharreko determinaziorik. Ebazpen hori 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Okoko Udal Plan Orokorreko S-4 sektoreko aldaketa, Okoko Udalak sustatua.

2. Adieraztea ezen, egin nahi diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak eskuratuko dituela, obrak hasi baino lehen, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Bereziki, jarraituko zaio Jurramendiko Mankomunitateak 2019ko ekainaren 24ko txostenean horretarako xedatutakoari.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Okoko Udalari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta Jurramendiko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Okoko Udalari gogoraraztea nahitaezkoa dela hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko abenduaren 18an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F1916330