17. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020ko udal zerga tasak

Etxarri Aranazko udalak 2020ko urtarrilaren 15ean egindako Osoko Bilkuran, ondoren osoki idatzirik ageri den akordioa hartu du:

1.–2020. ekitaldirako ondoan zehazten diren zerga tasak onartzea:

1.1.–Kontribuzioa: karga tasa %0,24.

1.2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa %5.

1.3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa %10,18. Koefizientea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

1.4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea %1,4.

2.–Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako administrazio Auzitegiari zuzenduta, hilabete bateko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasiera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri daiteke, Udalaren Osoko bilkurari zuzenduta, hilabete bateko epean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2000819