166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak 2020ko udal aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak egiteko Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean; guztira, 700.000 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2020ko maiatzaren 19an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9an.

Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik aurkeztu ez denez, Udalaren 2020ko aurrekontu arruntean aparteko kredituak, kreditu-gehigarriak eta kreditu-transferentziak (guztira, 700.000 euro) egiteko espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehigarrien iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU BEHEITITUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

110-9201

Alkatetzaren kabineteko langileriaren ordainsariak

15.000,00

120-1321

Udaltzainen oinarrizko ordainsariak

65.000,00

121-1321

Udaltzainen ordainsari osagarriak

40.000,00

120-1502

Bulego teknikoko oinarrizko ordainsariak

44.919,50

121-1502

Bulego teknikoko ordainsari osagarriak

20.328,25

120-1510

Hirigintza Alorreko oinarrizko ordainsariak

14.400,00

121-1510

Hirigintza Alorreko ordainsari osagarriak

8.600,00

120-3200

Hiri Bizitzaren Kalitaterako Alorreko oinarrizko ordainsariak

11.585,00

121-3200

Hiri Bizitzaren Kalitaterako Alorreko ordainsari osagarriak

7.554,00

21002-1710

Parke eta lorategien mantentze-lanak

75.000,00

22620-3381

Herriko festak

167.000,00

22620-3382

Beste festa batzuk

57.000,00

22620-4320

Barazkien festa

77.613,25

22699-3400

Kirol jarduerak

21.000,00

22700-1630

Bideen garbiketa

75.000,00

GUZTIRA

700.000,00

GASTU GOITITUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

47001-4330

Enpresa-garapenerako aparteko dirulaguntza COVID-19agatik

700.000,00

GUZTIRA

700.000,00

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2020ko uztailaren 9an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2007436