166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (44. ordenantza). Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 44. ordenantza fiskalaren aldaketa, zeinak Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen baititu.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2020ko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2007700