166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, dirulaguntzak emateko testuliburuak erosteko,
Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako, eskola-jantokirako
eta hiri udalekurako 2020-2021 ikasturtean. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 513038.

–Xedea: dirulaguntzak ematea partez finantzatzeko testuliburuak erosteagatik, Haur Hezkuntzako proiektuen materialagatik, eskola-jantokia erabiltzeagatik eta hiri udalekuan parte hartzeagatik sorturiko gastuak, 2020-2021 ikasturteari dagokionez; hori guztia, 2020ko ekainaren 25eko osoko bilkuran onetsi ziren eta espedientean jasorik dauden oinarri arautzaileen xedapenei jarraikiz.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua 2020ko aurrekontuan: 4.000 euro, testuliburuak erosteko eta Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako; 20.000 euro, eskola-jantokirako; 1.000 euro, udalekurako.

Zenbatekoa: eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.

–Laguntzak eskatzeko epea: hiri udalekurako laguntza eskatzeko, hilabetea; gainerako laguntza lerroetarako, harik eta 2020-2021 ikasturtea 2021eko ekainean bukatu arte. Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.

–Onuradunak: ikus oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2020ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2006858