166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

1, 2, 3, 4 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an; 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia 2020ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean; 3/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia 2020ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean; eta 4/2020 eta 5/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia 2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedaturikoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. ALDAKETA

Kreditu-gehigarria:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

1500 euro.

Goititzea gastu-aurrekontuan:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 3380 22620

Ibarreko festa: kontzejuendako dirulaguntza - gastuak

1500 euro.

2. ALDAKETA

Diruzaintzako gerakina: 4867,66 euro.

Goititzea gastu-aurrekontuan:

FUN

EK

PARTIDAREN IZENA

ZENBATEKOA

2311

489004

COVID-19

4867,66 euro.

3. ALDAKETA

Diruzaintzako gerakina: 5132,34 euro.

Goititzea gastu-aurrekontuan:

FUN

EK

PARTIDAREN IZENA

ZENBATEKOA

2311

489004

COVID-19

5132,34 euro.

4. ALDAKETA

Diruzaintzako gerakina: 1300 euro.

Goititzea gastu-aurrekontuan:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 920 626

Ordenagailuak erostea

1300 euro.

5. ALDAKETA

Diruzaintzako gerakina: 4500 euro.

Goititzea gastu-aurrekontuan:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Andia mankomunitatea

4500 euro.

Muetzen, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2007618