166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontuko 11. aldaketa, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Lizarran, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2007377